Menua

Etxerako zerbitzu profesionalak, benetan axola zaizun horretan jardun dezazun

Etxeko, autoko eta pertsonen zaintzako profesionalen sarerik onena eskaintzen dizugu, zu ez kezkatzeko, esku onetan zaudela jakiteak ematen dizun lasaitasunarekin. Dei iezaguzu doan eta esan zer behar duzun.

Lagunkliken, gure ardura da zuk zure etxeaz gozatzeko aukera izatea, zure jendea eskurik onenetan egotea eta autoak unerik txarrenean huts ez egitea. Horretarako gaude, benetan axola zaizun horretan jardun ahal izateko zuk.

Etxerako zerbitzu profesionalak

Behar duzun zerbitzua klik
bat eginda

Gure profesionalen sarea zure eskura

Nola funtzionatzen du?

01
Esaguzu zer zerbitzu behar duzun

Zuretzako profesional onenak aukeratuko ditugu. 24 orduan irtenbiderik onena emango dizugu.

02
Zure beharretara moldatzen gara
Zerbitzuaren aurrekontu itxia emango dizugu, eta profesionalarekin koordinatuko gara, zuk esan diguzun tokira eta hoberen datorkizunean etor dadin.
03
Zerbitzuaren kalitatea bermatzen dugu
Zerbitzuaren kalitatea bermatzeko jarraipena egiten dugu. Zure balorazioa utzi ahal izango duzu, beste pertsona batzuek gure profesional-sarean konfiantza izan dezaten.

“Zail egiten zait altzari hau muntatzeko jarraibideak ulertzea”

“Entxufe bati txinpartak ateratzen zaizkio”

“Txorrota tantaka ari da beti”

“Horma honek pintura-geruza bat behar du”

Inoiz ez da hain erraza izan etxerako zerbitzuak kontratatzea

Zergatik Lagunklik?

Zure zalantzak argituko ditugu

Zer da Lagunklik?

Etxerako profesionalen sarerik onena zure eskura jartzen duen zerbitzua, etxea mantentzeko, pertsonak zaintzeko eta autoa zaintzeko zerbitzuak eskaintzen dituena. Guretzat garrantzitsua da irtenbide bakoitzerako profesionalik onena aurkitzea, eta, horregatik, ahalegin handia egiten dugu horretan, zuk egin behar ez izateko.

Azken batean, Lagunklik behar bat duten pertsonen eta kalitate handiko profesionalen arteko topagunea da, premia eta konponbidea klik bakar batean lotuko dituen zerbitzu-bideratzaile bihurtzeko helburuarekin sortua.

Non egiten du lan Lagunklikek?

Une honetan Bizkaia eta inguruetan ematen dugu zerbitzua, baina lanean ari gara gure profesionalen sarea ahalik eta azkarren zabaltzeko, zerbitzu eta eremu geografiko berriekin. Hala ere, bilatzen duzuna aurkitzen ez baduzu, deitu 900 84 24 88 zenbakira. Gure bokazioa zure bizimodua errazagoa egitea da.

Ez dut behar dudan zerbitzua aurkitzen. Zer egin dezaket?

Behar duzun zerbitzua aurkitzen ez baduzu, deitu 900 84 24 88 zenbakira edo idatzi webguneko harremanetarako atalaren bidez. Lagunklikek gaur egun erakusten dizugun baino zerbitzu gehiago eskaintzen ditu. Uste dugu dena konpon daitekeela, eta gure bokazioa da behar duzun guztian laguntzea. Beraz, esan zer behar duzun eta zuretzat irtenbiderik onena bilatzen saiatuko gara.

Nola kontrata dezaket zerbitzu bat?

Zerbitzu bat Lagunklik bidez kontratatzeko bi modu daude: zure kasua kontatu harremanetarako ataleko formularioaren bidez edo deitu 900 84 24 88 telefonora. Erraz-erraz.

Zer ez da sartzen zerbitzuaren prezioan?

Lagunkliken oso garrantzitsua iruditzen zaigu gauzak argi edukitzea; horregatik, zerbitzu bakoitzean zehaztuta geratuko da zer sartzen den; zehaztu egingo da ea materialak, zenbatetsitako orduak eta xehetasun guztiak sartuta dauden edo ez.

Eta, noski, zalantzaren bat baduzu, guri idatzi edo dei diezagukezu. (zehaztu nola)

Lagunkliken argitasuna eta gardentasuna baloratzen ditugu. Horregatik, zerbitzu-proposamen bakoitzean definitzen dugu zer sartzen den eta zer ez, baita zerbitzuaren iraupena eta beste xehetasun batzuk ere. Gainera, beti zehaztuko dizugu profesionalak zerbitzua emateko behar diren piezak eta tresnak eramango dituen.

Hala ere, zalantzarik izanez gero, idatzi webgunearen bidez edo deitu 900 84 24 88 zenbakira.

Zerbitzuaren prezioan sartuta dago profesionalaren joan-etorria?

Bai. Aurrekontuan ematen dugun prezioa desplazamendua sartuko da; azken prezioa izango da eta kontzeptu bakoitza zehaztuko da.

Zure zerbitzuak
eskaini nahi dituzu?